XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Loiola Herri Irratian beste pausu bat emoten da: disko, bertso eta sermoiez gain... euskeraz eginiko irratsaioak emititzen hasten dira 1961ean, eta apurka-apurka euskal irratsaioak ugaritzen joan ziran.
Hala ere, 1964-an zarratu egiten dabe Loiola Herri Irratia.
1965ean hasiko da barriro, orain F.M.-n, urtebetean ixilik egon ondoren.
Irratsaioen %60 euskeraz emotera ere heldu ziran. Jose Mari Iriondok ziurtatzen deuskunez.
- Donostia Herri Irratian irratsaio batzuk eskeintzen ziren euskeraz. 70ean jesuitek hartu eben eta euskeraren presentzia gehitu egin zan.
-
-
- Arrate Irratia 1978an hasi zan martxan barriro, oraingoan irratsaio guztiak euskeraz emonaz. Hasi eta 4 hilabetera zarratu egin eben barriro. 1982an ekin eutsan ostera ere, orain ere euskera hutsean. (Bernardo Ibarra)
- Segura Irratia 1972an zabaldu eben barriro: gaztelera-euskeraz emititzen dau.
- Bizkaian lehenengoa Bilbo Herri Irratia izan zan (1973).
Euskal Irratiak gaur egun BizkaianBizkai guztira helduz, programazio guztia euskera hutsean eskeintzen daben irratiak honeexek dira:
- Bizkaia Irratia (1973)
- Euskadi Irratia (1982)
- Euskadi Gaztea (1990)